Andra Mari Abesbatzaren batzar nagusirako deialdia egin dute
Asteazken honetan, hilak 9, Andra Mari Abesbatzaren batzar nagusia, izango da, 19:30ean, elkartean bertan. Iazko jarduera aztertuko dute, eta aurtengo denboraldirako duten egitaraua eta egitasmoak eztabaidatu. Horrez gain, aurrekontua onartu eta erakundearen zuzendaritzako kargu berritzeak erabakiko dituzte.
2016an mende erdia beteko ditu Andra Mari Abesbatzak.