Hondarribiko Udaleko Turismo departamentuak Hondarribiko X. Argazki Lehiaketa antolatu du, heldu den aste santuan irudirik onena egiten duena saritzeko xedez. Irabazlearentzat 500 euro egongo dira, 400 bigarrenarentzat eta 300 hirugarren argazki hoberena egiten duenarentzat. Edonork parte har dezake, beti ere gehienez hiru argazki aurkeztu.
Maiatzaren 10a baino lehen aurkeztu beharko dira lanak BAZ bulegoan eta aurkeztutako irudi onenekin erakusketa antolatuko du udalak. Datorren urteko aste santuan erakutsiko dituzte, aurten iazko onenak ikusteko aukera egongo den bezala.
Lehiaketako oinarriak