Asier Zabaletak prestatu eta dantzatu du koreografia
Ezmugak plataformak
Ertz hutsetik musika eta dantza ikuskizuna estreinatu du gaur eguerdian Irunen, epaitegien aurrean, Jorge Oteizaren
Arista hutsa obraren oinarrian. Paula Alvarezek idatzi du
Ertz hutsetik pieza eta Ertza dantza taldeko zuzendari den Asier Zabaletak egokitu du berak dantzatu duen koreografia.
Oteizak Irunen utzitako ondarearekin elkarrizketa garaikidea egiten du gaur aukeztu duten obrak eta artistaren hausnarketetatik abiatzen da. Artisten lanak ez direla museoetan gordetzeko zioen Oteizak, pertsonek bizitzeko baizik, eta hori bera egin dute Ezmugak-ekoek, Oteizaren lanan oinarritutako musika eta dantza kalera atera eta herritarrekin konpartitu.
Egilea bezala, Musikeneko ikaslez osatuta dagoen Krog akordeoi laukoteak interpretatu du Alvarezen musika pieza, eta beste bi doinu jo ditzute, Miklos Marosen
Pas de quatre eta Uros Rojkoren
Krog, laukoteari izena eman diona.