Txikienek jarri dituzte lehen zuhaitzak, abenduan jaiotakoek
110 ametz aldatu dituzte gaur Portomokon (Gornutz auzoa) Hondarribiko Zuhaitz Egunaren XIX. ekitaldian, azken urteotako zenbakirik txikiena. 1996tik hiru mila zuhaitz baino gehiago aldatu dira Jaizkibel mendian zuhaitz egunari esker. Hondarribian jaio edo erroldatzen den haur bakoitzeko zuhaitz bat jartzen da Jaizkibelen eta haurraren gurasoek beraiek izaten dute arbola jartzeko eta zaintzeko ardura.
Ekitaldi berean 2007an jaiotako haurrei makil bana oparitu zaie. Zuhaitz Egunaren sustatzaile Gregorio Berrotaran zenak abiatu zuen makilaren ohitura ere eta Berrotaranek berak pestatzen zituen zazpi urte betetzen zituzten haurren makila guztiak. Berrotaranen emazte eta alabak jarraitu dute haren ekimenarekin.