Hondakinen batzordearen ibilbidea akordiorik gabe bukatu da, eta
PSE-EEk egindako adierazpenen ildotik batzordeak adierazi du hondakinen bilketa sistema onena iritzi diotenaren artean akordioa lortzen saiatu direla, eztabaida politikoa alde batera uzteko.
Horrek herritarren gehiengoaren babesa duelakoan daude: materia organikorako bosgarren edukiontzia eta beste edukiontzi gris txikiago bat errefusarentzat, egungo edukiontzi berdea ordezkatuko duena. Sistema hori herri guztian jarri beharko litzatekeela martxan uste dute, lehenbailehen.
Batzordeak eskatu du “gatazka eta interes politikoak albo batera” uzteko, eta herritarrentzat onena denean pentsatuta ekiteko galdegin die: “Nahikoa da bosgarren edukiontzi boluntarioa inposatzeaz, frogatu baita ez dela nahikoa hondakinen gaikako bilketaren gutxiengo %60a jasotzeko.
Atez ateko sistemaren alde ere ez dagoela adierazi du batzordeak, “nahiz eta frogatu den, %60ko helburua erraz lortzen duela”. Hala ere, auzoz auzoko bileretan nahikoa babes ez duela izan jakinarazi du.