Mugikortasun arazoak eta argiztapena, Altamirako bizilagunen kezken artean
Parte hartze prozesua abiatu zuen pasa den larunbatean Lezoko dalak Altamira auzoko bizilagunekin. Helburua, haiekin batera zein ekipamendu berritu erabakitzea da. Proposamen zehatza eraman zuen udalak bilerara, baina ez itxia. izan ere argi azaldu zuen bizilagunek erabaki behar dutela auzoa berritzeko dagoen 40.000 euroko diru zatia zertan erabili. Haurren parkea berritu, aulkiak jarri eta harrizko paretetatik goroldioa garbitzea proposatu zuen udalak bileran.
Auzokideek mugikortasun arazoak nabarmendu zituzten bilera horretan. Horren harira auzoraino helduko den mikrobusa jarri edo haren ordez igogailua edo eskilera mekaniokoak jartzea proposatu zioten udalari. Argiztapenarekin du harremana bigarren eskaerak. Klaeetan argiztapen nahikoa ez dela eta gehiago jartzeko eskatu zuten.
Emaitzarekin pozik
Ekarpenak jasota udal teknikariek bizilagunek egindako proposamenen gaineko bideragarritasuna aztertzean ari direla zehaztu du udalak. Emaitza, hilaren 12an, larunbatarekin, goizeko hamaiketatik aurrera Altamirako auzo elkartearen egoitzan egingo duten bigarren bileran jakinaraziko diote auzokideei. Aukera ezberdinen artean galdeketa egingo duela udalak gaineratu dute, azkenik: “horretarako hirugarren bilera bat egingo dugu Altamirako bizilagunekin, data oraindik zehaztu gabe badago ere. Bertan behin betiko proiektua aukeratuko dute galdeketa egin ostean”.
Lezoko udalak bileraren gaineko balorazio baikorra egin du: “28 bizilagun azaldu ziren eta hamaika ekarpen egin zituzten”.