Udalak irtenbidea eman nahi die oraindik plazak dituzten garajeei. Espazio publikoa erabiltzeko eskaera handitu dela adierazi dute Jon Txasko Trafiko zinegotziak eta Alazne Korta Ondare zinegotziak, baina ondasun urria dela Errenteria-Oreretan. Bien bitartean, hainbat garaje plaza hutsik jarraitzen dutela eta, prezioak jaistea erabaki dute bai alokairuko garajeetan, baita lagapenekoetan ere. Horrekin batera, hainbat aldaketa egingo dituzte kudeaketan.
Alokairuko garajeei dagokionez, 127 plaza daude libre ibilgailuentzat eta 43 motorrentzat. Lagapenekoak, berriz, 65 plaza libre daude.
Alokairuko plazak dituzten garajeak Lino, Markola, Alaberga eta Don Bosco dira. Kasu horietan, oro har, jaitsiera bat aplikatu dute dagoeneko, baina plazak bete ahala, hilean ordaindu beharrekoa murriztuko dela adierazi du Kortak.
Parke kaleko garajean, “horiek erostera bultzatuko duten prezioak” ezarri dituztela azaldu du Txaskok. Modu horretara, egindako inbertsioak berreskuratuko liratekeela zehaztu du.
Azkenik, Merkatuzarreko (Alondegia) garajeak beste trataera bat izango du. Aldi baterako behar puntualei erantzuteko plazak eskaintzen dituenez, bono bidezko prezio eskaintza bat egin dute.
Informazioa
Izena emateko edo informazio gehiago lortzeko udaletxeko bigarren solairura jo behar da (Errenteria Garatuz) edo 943 44 96 86 telefono zenbakira deitu. Kortak jakinarazi duenez, buzoneo bat egin dute Linon, eta orduz geroztik “mugimendu gehiago” nabaritu dute.
[box]
Eskainitako plazak eta prezio zerrenda
Linoko garajeak
- Motorrak (30 plaza ireki): 8 m2 arte, 20 euro plaza hileko, eta 8 m2-tik gora, 25 euro plaza hileko.
- Autoak (25 plaza ireki): egun 60 euro plaza hileko. 50tik gora plaza betetzen badira, 50 euro hileko, eta 80tik gora betetzen badira, 40 euro plaza hileko. (Lehengo prezioa: 92,45).
Markolako garajeak
- Autoak (zortzi plaza ireki): 70 euro plazako.
Alabergako garajeak
- Motorrak (13 plaza ireki): 8 m2 arte, 20 euro plaza hileko, eta 8 m2-tik gora, 25 euro plaza hileko.
- Trastelekuak (10 trasteleku): 7,80-10 m2 artean: 30 euro hileko.
Don Bosco garajeak
- Autoak (plaza ireki bat): 40 euro plaza hileko (lehen 92,53)
- Autoak (47 plaza itxi): egun 100 euro plaza hileko. 60tik gora plaza alokatzen badira, 90 euro plaza hileko; 70 plaza alokatzen badira, 80 euro plaza hileko; eta 80tik gora alokatzen badira, 70 euro plaza hileko.
Merkatuzarreko garajeak
- Goizez (08:00-15:00): 85 euro hileko bonoa
- Arratsaldez (16:00-20:00): 63 euro hileko bonoa
- 24 ordu: 116 euro hileko bonoa
- Gauez (20:00-09:00): 54 euro hileko bonoa
- Motorrak 24 orduak: 36 euro hileko bonoa
Parke kaleko garajeak
- Plaza irekia: 11.600 euro +BEZ (lehen 18.800 +BEZ)
- Plaza itxia: 18.200 eurol +BEZ (lehen 25.400 +BEZ)
[/box]