Erretiratuek Aieteko gainean pasatuko dute goiza
Noizbehinka txangoak antolatzen dituzten Errenteria-Oreretako erretiratuen elkarteek, eta hurrengo larunbatean, hilak 12, Aiete gainera joango dira, eta jauregiaren azpian dagoen kulturgunea ere ikusiko dute. Anfiteatrotik barrena, Miramongo basotik pasatuko dira, eta handik Anoetara jaitsiko dira.
Horretarako, Gaztañoko Topo geltokian geratu dira, 08:45ean, eta nahi duenak parte har dezake. Gero, Amarako geltokitik barrena igoko dira Aietera, eta buelta ere Topoan egingo dute.