Perez Aldasoro eta Aitor Kerejeta alkatea, aurkezpena hasi aurretik
Gregorio Berrotaran zenaren testuak jasotzen dituen
Oroimena olatuen gainean liburua aurkeztu zuten atzo arratsean Hondarribiko udaletxeko areto nagusian. Pio Perez Aldasoro antropologoak zuzendu du lana baina testua Berrotaranena da, haren haurtzaroko eta nerabezaroko kontakizunak jasotzen dituena. Aitor Kerejeta alkateak egin zuen liburuaren aurkezpena, eta Berrotaranengandik ikasi zuena eta hark utzitako hutsunea nabarmendu zituen. 2012 urtean hil zen Berrotaran, 21 urtez Nekazaritza zinegotzi izan eta gero.
Perez Aldasoro pozik agertu zen liburua aurkeztu ahal izateagatik eta aretoa jendez gainezka ikusteagatik, baina, era berean, triste “protagonista nagusia, idazlea” falta zelako. Pasai Donibanekoak eskerrak eman zien zuzenketekin lagundu ziotenei, Jabier Muguruzari, Kote Gevarari eta Txomin Sagarzazuri, eta aurkezpenerako bildutako askok liburuan kontatzen direnekin identifikatuko direla ziurtatu zuen.
Umezaroko Berrotaran azaltzen da
Oroimena olatuen konpasean liburuan. Txomin Sagarzazu Kultura zinegotziak inprentara bidali aurretik irakurri zuen testua eta “aise irakurtzen dela” esan zuen atzoko aurkezpenean, “eta horri gehitu behar zaio daukan karga guztia”.
Gaurtik erosi daiteke Gregorio Berrotaran zenaren liburua, herriko liburu dendetan eta Arma Plaza Interpretazio Zentroko denadan.