Arramendiko baratzeak
Joan den larunbatetik aurrera, 71 erabiltzailek badaukate giltza Arramendiko baratze parkera sartzeko. Eta bost urteko epean erabili ahal izango dute. Udalak jakinarazi duenez, dagoeneko elkartea osatzen ari diran, batetik, sortuko diren kontuak antolatu eta konpontzeko, eta bestetik, udalarekin ordezkaritzan eta harremanetan egoteko.
Ekitaldi horretan parte hartu zuten Julen Mendoza alkateak, Jose Manuel Ferradas Ingurumen zinegotziak eta Luisma Diez Hirigintza zinegotziak. Alboan izan zituzten udal teknikari eta Arramendiko baratze parekko erabiltzaile elkartearen zuzendaritzako kideak.
Erabiltzaile horiek zenbait arau bete beharko dituzte baratzea erabiltzerakoan. Hala, sortutako hondakin guztiak konpostatu eta birziklatu beharko dituzte. Baratzeetan erabiliko den energia plaka fotovoltaikoen bidez lortu dute. Ura, berriz, Arrramendiko euri uretik lortuko dute. Ura, 6 metro kubikoko ur biltegian bilduko dute eta drainatze sistema izango du.
Baratzeak Kutxaren Ekogunea eta Errenteriako Udalaren artean jarri dituzte martxan.