Aiora Perez de San Roman alkatea eta Pedro Del Olmo Arraztaloko lehendakaria.
Oiartzungo Udalak eta Arraztalo Oiartzungo gaixo psikikoen elkarteak elkarlanerako hitzarmena sinatu dute lau urterako. Udalak elkartea diruz laguntzeko konpromisoa hartu du, “herriko gaixo psikikoen gizarteratzean eta lan-munduratzean eragiten jarraitzeko aukera izan dezan”.