Swing gaua antolatu du Banako tabernak larunbaterako
Bergara herriko Azkaiter Pelox rockabilly taldeak Banako tabernan joko du larunbatean, hilaren 5ean, 22:00etan. Swing musika egiten du taldeak eta, jarraian, musika hori bera pintxatuko dute Banakon, DJ Patxi Crazy Legs-en eskutik. Ez da sarrerarik kobratuko.