Subijanatik Zaldiaran mendatera igoko dira
Urdaburu mendizale elkartearen hurrengo irteera Artzaintzaren bideari lotutakoa izango da, eta zehazki, Subijanatik Zaldiaran mendatera igoko dira. Irteera igande honetan (hilak 6) izango da, eta 07:00etan geratu dira Iztietako autobus geltokian.
Txangoaren lehen erdian Langraitz Oka inguruko herrietan barrena ibiliko dira, eta bukaeran, Gasteizko mendietatik. San Miguel (947), Busto (978) eta Zaldiara (968) mendiak igoko dituzte. Ibilaldi guztiak 21,5 kilometro izango ditu, eta 750 metroko gainbehera. Sei ordutan egitea espero dute.
Hilaren 12an, Urduñatik Pozara
Hurrengo igandean, berriz, hilak 12, Urduña eta Poza artean ibiliko dira. Bidean, Txarlazo, Solaiera, Bedarbide eta Tologorriko gailurretatik pasatuko dira. Sei orduko ibilbidea izango da.
Egun horretan, 07:30eran geratuko dira, Zumardiko autobus geltokian.
Bi irteeren kasuan, izena emateko Urdabururen egoitzatik pasatu beharko da edota 943 52 78 79 telefono zenbakira deitu. Astearte eta ostegunetan dago zabalik, 20:00etatik 21:30era.