Sortuk Euskal Herria Bidean hausnarketari buruzko batzarra egingo du larunbatean Muaran
Larunbatean, hilak 5, 10:00etatik aurrera, Hondarribiko Sortuk batzarra egingo du Muara elkartean Euskal Herria Bidean deritzon hausnarketaren barruan: “Lau urte igaro dira Zutik Euskal Herria ebazpena osatu genuenetik. Denbora horretan, egindako bideak aukera berriak zabaldu ditu. Orain, aldebakartasuna erabilita, burujabetzarako Euskal Bidea abiatu nahi dugu, Euskal Herria erabaki eta eraikitzeko bidea”, azaldu du Sortuko Hondarribiko Herri Kontseiluak.