Mural margoketa bertan behera gelditu da
Gaur arratsalderako mural bat margotzeko deia egin zuen Antiju Morik herriko talde feministak, baina eguraldia dela eta bertan behera uztea erabaki dute. Gaur ordez ostiralean margotuko dute auzolanean, 17:30ean Karla Lekuona futbol zelaiaren ondoan.
Manifestaziorako deia
Larunbatean, hilak 5, Gure gorputza, gure erabakia: abortatzeko eskubidea orain! lelopean manifestazioa izango da Iruñean Euskal Herriko Mugimendu feministak deituta. Eskualdetik manifestaziora joateko autobusak aterako dira; Oiartzundik 13:00etan aterako da autobusa, Manuel Lekuona biblioteka ondotik.