'Literaturaren Pasaia' liburua aurkeztuko dute
Historian zehar Pasaiari buruz idatzitakoak bildu dituzte ostegunean Victor Hugo etxean aurkeztuko dute Literaturaren Pasaia liburuan. Horrez gain, Hugo Enea Idazlearen Etxetik pasatu diren idazleen lanak batu dituzte. Zabaldiya Bildumako lehen zenbakia da ostegunean aurkeztuko dutena, eta aurkezpenean liburuaren koordinatzaileak eta Pasaiako Udaleko ordezkariak izango dira.
Liburuaren lehen zatian XIX. mendeko literatura pasarteak bildu dituzte, hiru hizkuntzatan eta argazki originalekin eta garai hartan idatzitakoa egungoarekin alderatu dute. Bigarren zatian daude Hugo Enean aterpe hartu duten hainbat idazleren lanen zatiak. Lanaren bigarren zati honetan Euskal Idazleen Elkartearen laguntza nabarmentzekoa da.
Liburua David Zapirainek eta Nagore Atelak koordinatu dute.
Aurkezpena, 19:30ean izango da, Victor Hugo etxean.