Irungo Udalak jakinarazi du hiriko auzo elkarteek jada aukera dutela 2014ko epealdiari dagokion diru laguntza eskatzeko. 56.635 euroko diru partida gordeta du udalak banaketa egiteko eskaeren artean, eta maiatzaren 7ra arte aurkez daitezke eskaera horiek.. Hiru laguntza lerro ditu ezarrita udalak auzo elkarteak laguntzeko. Honakoak:
- Kultur, aisia eta informazio jarduerak egiteko, 36.135 euro.
- Auzoetako liburutegien mantenurako, 16.000 euro.
- Auzo elkarteen lokaletan Internet instalazioen mantenurako, 4.500 euro.
Eskaerak aurkezteko hainbat bide daude, behean adieraziak. Baina beti, eskaerek joan behar dute jardueren justifikazio agiriarekin batera. Honakoak dira bideak:
- HAZen bulegoen entrega daiteke dokumentazioa.
- Irungo Udalaren webgunearen bitartez eman daiteke, Instancia General aukeran sartuz, eta bertan dokumentazioa era digitalean emanaz.
- Ohiko korreoz ere egin daiteke eskaera, dokumentazioa hoan bidaliz: Irungo Udala. San Juan Harria 1. 20304, Irun.