Hilaren 10ean Urdanibiako lanen gaineko azalpenak emango ditu alkateak
Hilaren 10ean, 19:00etatik aurrera eta Ospitale Zaharreko hitzaldi aretoan Jose Antonio Santano Irungo alkateak Urdanibia plazako obren gaineko nondik norakoen azalpena emango du. Irekia da batzarra, eta udaletik esan dutenez, bereziki dago zuzendua inguru horretako bizilagun, ostalari eta dendarientzat.
Alkateak adierazi du batzar hori 2013aren hasieran emandako hitzaren ondorio dela. Horren arabera, Santanok konpromisoa hartu zuen modu erregularrean gaiaren gaineko informazio zuzena ematera. Hartara, alkateak ere esan du modu paraleloan lanen eragina jasaten ari direnekin, sektoreka, bilkurak egiten jarraitzen duela.