'Ertz hutsetik' lana, Oteizarekin elkarrizketa garaikidea, larunbatean Irunen
Ezmugak plataformak Ertz hutsetik lana egin du, Jorge Oteiza eskultoreak Irunen utzitako ondarearekin elkarrizketa garaikidea izan nahi duena, dantzaren eta musikaren bitartez. Larunbatean izango da estreinaldia, justizia jauregiaren parean, 12:00etan.
Krog akordeoi laukoteak, Paula Alvarezek (Musikenekoa) konposizioak joko ditu, eta Asier Zabaletak (Ertza) egin du dantzariek interpretatuko duten koreografia.
Lan hau Mugaldeko Animalia egitasmoaren barrukoa da.