Jaizkibel Mendizale Taldeak Arabako Lautadari Bira egitasmoaren barruko irteera antolatu du iganderako. Opakuatik irten, eta Entziako mendilerroa zeharkatuta, Baio eta Legunbe mendiak igoko dituzte. Legunbe mendia igo ondren, Ziordira jaitsiko dira. Iaz egitekoak ziren igandean egingo duten irteera, baina bertan behera utzi behar izan zuten elurtearengatik. Interesdunek 647 004 968 telefono zenbakira dei dezakete izena emateko. Informazio gehiagorako mendizale taldearen
webgunea bisita daiteke.

pasaitarrak Gorbeiaren tontorrean