Benito Ijurraren omenez, plaka bat jartzea eskatu du PSE-EEk
Joan den martxoaren 21ean hil zen Benito Ijurra Larraza urte luzez Beraun eta Pontikako parrokoa izandakoa. PSE-EEk jakinarazi duenez, bozeramaileen batzordeak Ijurrari omenaldi bat egitea erabaki du. PSE-EEk, zehazki, omenezko plaka bat jartzea eskatu du. Hori aurtengo San Marko erromerian desestaltzea eta omenaldi bat egitea da proposamena.
Talde sozialistak azaldu duenez, San Markoko erromeriaren sustatzailea izan zen, “tradizio hori egonkortuz”. Horrez gain, bi parrokietan lan handia egin zuela jakinarazi du, eta gazteei aisia aukera eskaini: “Oso maitatua izan zen”.
2005ko madalenetan udalbatzak omendu zuela ere gogorarazi du PSE-EEk.