Aurtengo sanferminak uztailaren 4tik 8ra
Aurten San Fermin jaiak uztailaren 4tik 8ra ospatuko direla erabaki du jai batzordeak. bide batez, jai egitarauaren azala eta jaien irudia izango den kartela hautatzeko lehiaketa abian dela gogorarazi dute. Maiatzaren 12ra bitarte jasoko dituzte lanak. Lehiaketako arauak Udalaren webgunean topa daitezke. Bestetik, jaietan argitaratzen den aldizkarian inork lanen bat argitaratu nahiko balu, lan horiek jasotzeko azken eguna maiatzaren 12a izango dela ohartarazi dute. Idazkiak antxokojaiak@gmail.com helbidera igorri behar dira. Azkenik, jai batzordeak gogorarazi nahi du, asteazkenero biltzen dela, 20:00etan, azokan, eta parte hartzeko deia luzatu dute.