Landetxa Auzo Elkarteak egitarau oparoa prestatu du apirilerako, Katea auzoko elkarte, eragile eta norbanakoekin elkarlanean. Denetik egongo da. Beheko zerrendan dago egitarau oso-osoa.
Baina horrez gain, beste bi ohar helarazi dituzte auzo elkarteko kideek. Batek harremana du urteko kuotarekin. Izan ere, kobraketak egiteko IBAN kodea eskatzen hasi dira bankuak, hortaz, bazkideei esan diete zenbaki hori bidaltzeko.
Bestetik, auzoko jaiak prestatzen hasi dira, eta horiek lantzeko ideiak biltzen dabiltza auzo elkartekoak. Hortaz, auzokideei eskatu diete ekarpenak egiteko, eta nahi duenak laguntzeko.
- Hilak 1-4: Elatzeta ikastetxean liburu astea egiten ari dira. Horren harira, hilaren 4an (ostirala), bigarren eskuko liburuen azoka egingo dute arratsaldean, eta 16:30ean haurrentzat eta 17:00etan helduentzat ipuin kontalaria izango da.
- Hilak 4 (ostirala): 19:30ean, zineforuma egingo dute auzo elkartean, Una historia casi divertida lanarekin.
- Hilak 5 (larunbata): 17:00etan, Muxikoen ikastaroa egingo dute, hirugarren saioa izango da.
- Hilak 7 (astelehena): 19:00etan, Udala Auzoan egitasmoaren saio berria Bilduko ordezkarien partaidetzarekin.
- Hilak 10 (osteguna): 16:00etan, Elatzeta ikastetxean hitzaldia, gurasoei zuzendua, EBETEko kideen eskutik: Zure seme alabei etxeko lanak egiten nola lagun deizaiekezu euskararik ez badakizu.
- Hilak 11 (ostirala): 19:30ean, hitzaldia Dana zentroaren eskutik. Erlaxazioa, meditazioa eta norberaren ekilibrioei buruzkoa izango da.
- Hilak 19 (larunbata): Muxikoen ikastaroaren laugarren saioa, 17:00etan.
- Hilak 25 (ostirala): 11:30ean, opilen bedeinkapena parrokian San Marko Egunaren harira.