146 pertsonatan egin du gora langabeziak martxoan Oarso Bidasoan
Bidasoan 143 langabe gehiago, eta Oarsoaldean 3 gehiago. Hori da langabezia datuek martxoaren azken egunean utzi duten balantzea Oarso Bidasoan. Orotara, hortaz, 6.338 pertsona daude lanik gabe Bidasoan (%16.89ko tasa), eta 5.603 Bidasoan (%16,04) otsailaren 28 datuekin alderatuta.
Urtetik urterako datuak hobeak dira. Hala, 2013ko martxoaren azken egunean 6.549 pertsona zeuden lanik gabe Bidasoan (%17,88) eta 5.818 Oarsoaldean (%16,96). Baina urtea pasatuta, Gipuzkoako tasarik altuena duten eskualdeak dira Bidasoa eta Oarsoaldea hurrenkera horretan.
Gipuzkoan 49.592 pertsona daude lanik gabe egun, %14,36. Iazko martxoaren bukaeran 50.299 ziren langabeak, %14,85.