Dagoeneko izena eman daiteke uztailean egingo den Uda Jolas programan parte hartzeko. 2003 eta 2009 urteen artean jaiotako Hondarribiko haurrei zuzentzen zaie udal programa hori eta euskara hutsean da. Orotara, 200 haur izango dira aurtengo Uda Jolas programan. Uztailaren 1etik 30era egingo da Bordari zentroan, astelehenetik ostiralera, 09:30etik 13:00etara. Oradindu beharreko kuota 80 eurokoa da seme-alaba bakarra dutenentzat, eta 70 eurokoa haur bat baino izango dutenentzat.
Larunbatean, hilaren 5ean bukatzen da aurretik izena emateko aukera. “Izena, bi abizenak, jaiotze data, helbide osoa, telefonoa eta ikastetxea. Anai-arreba bat baino gehiago izanez gero izen-ematea bakarka edo taldean egin liteke”, esan dute.
Bi modutara egin daiteke izena, Gazte Informazio Bulegora joanda (Javier Ugarte, 6. 943 64 47 52), edo Internetez,
hondarribia.org webgunetik. GIBen egin nahi dutenek astelehenetik ostiralera 16:30etik 20:00etara eta larunbatetan 10:00etatik 13:00etara aurkituko dute irekita.