
Txapelketako irabazleak
Igandean Soinu Zahar txapelketa jokatu zuten Elorsoro kiroldegian, Elizalde dantza taldeak eta Gipuzkoako Euskal Dantzarien Biltzarrak antolatuta. Lezoko Murixka taldeko Ane Espina eta Maider Aginaga izan ziren kanporaketako onenak. Guztira 38 dantzarik parte hartu zuten txapelketan, A sailean (6-10 urte) 16 dantzarik eta B sailean (10-12 urte) 22 dantzarik.
Hauxe da sailkapena: A sailan: Ane Espina (Lezo), Naiara Mendiburu (Oiartzun) eta Nahia Alonso (Donostia). B sailean: Maider Aginaga (Lezo) Nerea Sasiain (Elgoibar) eta Idoia Narbaiza (Legazpi).
Asier Legorburu Kultura zinegotziak, Andoitz Apaolaza Elizalde Herri eskolako zuzendariak eta Izar Etxeberria Euskal Herriko dantzari txapeldunak banatu zituzten sariak.

Soinu Zahar txapelketako parte hartzaileak