
Joan den ostiralean egin zuten batzarra
Aste Santua eta gero, trafikoa, aparkalekuak eta oinezkoentzako guneak antolatzeko eredu berria martxan jarriko dute, “hobekuntzat izan daitekeela” iritzita.
Joan den ostiralean parte hartze tailerra egin zuten auzotarrekin, bertan izan ziren udaleko ordezkariak. Bi proposamen aurkeztu zituen udalak. Batetik, Mikelete kalearen peatonalizazioa soilik sartzen zen, eta bestetik ikuspegi orokorragoa biltzen zuena. Bigarren horren alde azaldu ziren auzotarrak.
Hala, horren arabera, auzoko mugikortasuna modu honetan antolatuko da: plazara joateko bide bakarra Zokoloko zubitik egingo da (Olalde-Donepetri-Mikelete zirkuitua eginez). Klarene plazan denbora mugarik gabe aparkatu ahal izango da. San Pedroko zubia itxi egingo dute eta bizilagunek soilik sartu ahal izango dute kale horretara. Mikelete kalean ezingo da aparkatu eta oinezkoentzako gune seguru bat jarriko dute. 25 minutuko denbora mugako aparkalekuak antolatuko dituzte plazan, komertzioen ordutegian. Donepetri kalean aparkalekuak antolatu eta zehaztuko dira eta trafiko orokorra auzoaren inguruan gelditzen diren errepideetatik bideratuko da (Kaleberria, GI-3631 errepidea eta Olalde atzean egin den errepide berritik).
Mugikortasun eredu berri hori urria ingurura arte egongo da proba.