Landare elkarteak Libre Astea antolatu du, eta horren haritik aste guztian zehar, argazki erakusketa ikusteko aukera izango da elkartean bertan. Ekitaldi gehiago ere izango dira, lehenengoa gaur: Karmelo Landaren hitzaldia. 19:00etan hasiko da Xenpelar Etxean.
Igandeari begira (apirilak 6), berriz, mendi irteera egingo dute. 09:00etan geratu dira Landaren autoetan ateratzeko. Izerdia bota ostean, 14:00etan bueltatuko dira elkartera. Barrikotea izango da. Txartelak Sindikato, Arkaitza eta Landare tabernetan erosi ahal izango dira, 15 euroan.
Libre ekimenak hainbat tokitan egiten ari dira Herriko Tabernen auzia dela eta. Bertan, herritar bat, Idoia Arbelaitz, dago auzipetuta baita Landare elkartea bera ere.
Martxoa hasieran bukatu zen epaiketa Madrilen, eta Fiskaltzak bi urte eta bi hilabeteko espetxe zigorra eskatu zuen Arbelaitzentzat.