Josune Lakaren erakusketa Modottin
Josune Laka Artetxe artista ondarrutarraren lanak jasoko ditu bi astez Modotti tailerrak (Kale Nagusia, 24). Gaur inauguratuko dute eta hilaren 15a arte bisitatu daiteke, ohiko ordutegian. Lakak hainbat grabatu, serigrafia eta monotipo bildu ditu Hondarribian erakusteko, bere ibilbide artistikoa laburbiltzen dutenak: “Nire lana ibilbide bat da, denboran zehar egindako barne bidaia, neure burua aurkitu nahian lan horretan”.