Javi Fermin
Kontzertua izango da ostegun honetan ere Errenteria-Oreretako De Cyne Reyna tabernan. Javi Ferminek El Privilegio bandaren laguntzarekin batera joko du, 22:30etik aurrera.
Swing, jazz eta bossa nova estiloak lantzen ditu Javi Ferminek, eta kanta xumeak baina sinpleak ez direnak proposatuko ditu. Horiek guztiek helburu bat izango dute: energia positiboa transmititzea. Kanta propioez gain, Joan Manuel Serrat, Antonio Vega edota Van Morrisonen bertsioak ere joko ditu.
El Privilegio banda, berriz, ibilbide luze eta zabaleko musikariek osatzen dute: Paco Diez (bateria), Paul San Martin (pianoa) eta Sergio Villar (gitarra).