Irungo historia liburu batean bildu dute
Gaur aurkeztu dute Irunen Historia de Irun liburua, hiriaren historia biltzen duen lana. Sagrario Arrizabalaga eta Lourdes Odriozolak egin dute, eta historiaurretik egun arte hiriko gertakaririk garrantzitsuenak bildu dituzte bertan. Jose Antonio Santano alkatea ere izan da gaurko aurkezpenean.
Bost kapituluko liburua da. Lehenean historiaurrean egun hirian dagoen tokian zer zegoen aipatzen da, bigarrenean erromatarren Irunen berri ematen da, eta hirugarrenean Erdi Aroaren garai zabala (V, mendetik XV.era) aztertzen da). Laugarrenean 1766ra arteko kontakizuna egiten da, Aro Modernokoa, eta azkenean Irun modernoaren berri ematen da.
Auki jarriko dute salgai liburua hainbat tokitan 25 euroan, horien artean HAZen, udal artxibategian, zein turismo bulegoan.