Holokaustoaren gaineko erakusketa, Xenpelar Etxean
Aste honetan Errenteria-Oreretako hiru ikastetxetako 160 ikasle pasatuko dira Xenpelar Etxetik. Bertan, Pentsa ezazue hori benetan gertatu dela. Holokaustuaren irakaspenak izeneko erakusketa dago jarrita, apirilaren 11 bitartean. Ikasle horiek DBHkoak dira, 15-16 urtekoak.
Erakusketa antolatu duen SOS Arrazakeriak jakinarazi duenez, erakusketaren helburua Europako iraganari buruzko ikasgaiak ateratzea da, “arrazakeriaren ondorioz eta besteari gizatasuna kentzearen ondorioz posible izan zen basakeriari buruz hausnartzea eta batez ere, gaur egun aniztasunak eragiten dituen erronkei buruz eztabaida sustatzea”.
Edonola ere, erakusketa herritar guztiei irekia dago: asteartetik ostiralera 17:30etik 1930era. Apirilaren 9an bisita gidatua egingo dute.