Gregorio Berrotaranen omeneko liburua aurkeztuko dute bihar
Gregorio Berrotaran zenaren omenezko liburu bat aurkeztuko dute bihar, asteazkena, udaletxeko areto nagusian, 19:00etan. Oroimena olatuen konpasean goiburua du eta Berrotaran berak idatzitako testua da, Pio Perez Aldasoro antropologoak zuzendutakoa.
Ekitaldia irekia izango da eta bertan izango dira Berrotaranen senideak eta lagunak, baita udalaren ordezkaritza bat, Aitor Kerejeta alkatea eta zinegotziak barne, gehienak Berrotaranekin batera aritutakoak.