Gaur itxiko da aldi baterako bi administrari postuetarako izena emateko epea
Gaur bukatuko da udalak bost hilabeterako kontratatuko dituen bi administrarietako bat izan nahi dutenenentzat izena emateko epea. Tokiko enplegua sustatzeko aldundiak eratutako planaren barruan sartzen dira lanpostuak eta 2013ko azaroaren 19aren aurretik Hondarribian erroldatuta dauden langabeei zuzenduta dago.
Administrazio eta finantzetan goi mailako zikloa edo horren baliokidea, euskara eta informatika eskatzen dira eta beste honako irizpideak kontuan hartuko dira: 35 urte baina gutxiago edo 45 baina gehiago izatea, %33ko edo gehiagoko egiaztatutako minusbaliotasuna duen pertsona izatea eta emakumea izatea.
Informazio gehiagorako deitu BAZ bulegoko telefono zenbakira: 943 11 12 13.