Artista liburu eta arte koadernaketa topaketak egiten ari dira Merkatuzarren egunotan, eta Arteliburu 21 topaketen antolatzaileak jakinarazi duenez, tailer berriak jarri dituzte.
Gaur, 18:30etik aurrera, A
rtista liburuak koadernatzeko proposamen irekiak izenekoa izango da. Luis Barrios Lumar enpresako kideak emango du, eta bertan artistak zehaztutako helburuaren araberako arkitektura, materialak eta adierazpenak landuko dituzte.
Bihar, berriz, liburu ebakien tratamenduak ikusiko dituzte: urre xaflen bidezko urreztatzea, zizelkatzea eta margotzea… Tailer hori ere Luis Barriosek emango du. Ordu berean izango da, 18:30ean.
Etzi, azkenik, testurizazio grafikoaren gaineko tailerra emango du Maialen Arozena ilustratzaileak. Denboran izan duen bilakaera, marrazketa teknikak, materialak, tresnak eta ariketa praktiko dinamikoak egingo dituztela aurreratu dute antolatzaileek.