Maria Luisa Guimon irakasleak erretiroa hartu du
Cristobal Gamon ikastetxeko ikasle eta gurasoek azken agurra eman zioten ostiral arratsaldean Maria Luisa Guimon (Marilis bezala ezagunagoa) irakasleari. Urte asko egin ditu ikastetxean, eta dagoeneko erretiroa hartu du. Bizitzaz gozatu eta zoriontsu izatea opa diote.