Larunbatean hasi ziren 2014ko Hondarribiko Herri Olinpiadak. Jardunaldi ahaztezina izan zen, ez baitzen ezer gaizki atera. Antolakuntza bikaina, esataria eta musika jartzailea itzelak, eta giroa… garai bateko olinpiadetakoa bezalakoa. Dagoeneko lehen jardunaldiko argazki bilduma ikus daiteke Oarso Bidasoko Hitzako
Irudiak atala bisitatuz. Olinpiadetan parte hartzen duten taldeen argazki ofizialak eta lehengo olinpiadetako irudi sorta bat ere ikus daitezke bertan. Aurrerago, bilduma horretan agertuko dira bigarren, hirugarren eta laugarren jardunaldietako argazkiak.