Liburuaren eguna egingo dute Ikus-Alaia liburutegian
Apirilaren 2a izango da Haurren Liburuen Eguna eta apirilaren 23an Liburuaren Eguna. Bi horiek ospatuko dituzte Ikust-Alaia liburutegian egitarau berezi batekin.
Apirilaren 2an Mariasun Landaren Nire eskua zurean obra irakurriko dute euskaraz, eta gazteleraz, On Kixoteren haurrentzako bertsioa. Horrez gain, Belen Azkaratek Amonaren kontu goxoak ipuina kontatuko dute.
Irakurketez gain, tailerrak egingo dituzte gurasoentzat, familia inguruan ahozko literatura sustatzeko asmoz. Tailerra apirilaren 1, 3 eta 4ean egingo dute, 17:00etatik aurrera.
Apirilaren 23ari begira, berriz, bi lan aurkeztuko dituzte: Maite Gonzalez Esnalek Viajes, frutas, barrios lana aurkeztuko du apirilaren 9an, 19:30ean, eta ordu berean, baina, hilaren 11n, Teresa maria Vieirak Cuentos de Teresa aurkeztuko du.