Irungo Udalak iaz 660 adineko lagundu zituen
Irungo Udaleko Gizarte Ongizate sailak iaz 660 adineko lagundu zituen dituen programen barruan. Hirian, oro har, 1.492 familitara iritsi zen laguntza hori, modu askotara. Horrela, laguntza ekonomikoak eman zizkien udalak iaz horiei guztiei, egoitza ere eman zien, eta etxeetara laguntzera joan zitzaizkien, aldiz, beste kasu batzuetan. Horrez gain, gizarte zentroen indartzeko politikarekin jarraitzeko konpromisoa indartu nahi du udalak, horietan jarduera anitzak eginez.
Jose Antonio Santano alkateak datuok emateko agerraldian esan zuen irundarren bizitza kalitatea hobetzea duela helburu Gizarte Ongizate sailak, eta horretarako baliabideak herritarren zerbitzura jartzen dituela. Gainera, adinekoen kasuan, arazoak dituztenei prebentzio neurriak ezartzen dizkiete eta horien jarraipena egiten dute, “askotan, adinekoen elkarteen laguntzarekin”.