
Herri olinpiaden lehen proba, zaku proba
25 urte eta gero, herri olinpiadak berreskuratu dituzte herrian. Su olinpikoaren zuzia Xinbaren Alkainek eraman du orduko garaiko herri olinpiaden antolatzaileetako bat eta lekukoa Ibinka Leteri pasatu dio, garai bateko eta oraingo olinpiaden arteko lotura sinbolizatuz. Orain dela 25 urte jartzen zuten kanta ere jarri dute, Jexux Mari Mendizabal
Bixargorri-ren letra eta Javier Muguruzaren musika duena. Bixargorri, gainera, bertan zegoen, oso pozik, jendeak kanta ikasi duelako.
Zaku probarekin hasi dira parte hartzaileak. Hau hasi besterik ez da egin.