Giza katerako 400 lagun bildu nahi dituzte Pasaian
Gaur eguerdian aurkeztu dute Gure Esku Dago dinamika Antxon. Aurkezpena egitearekin batera, ekainaren 8an Durango eta Iruñea artean egingo den giza katerako metroak saldu dituzte. Horrez gain, argazki erraldoia atera dute Gure Esku Dagoren logoa osatuz, maiatzaren 10ean Antxon bertan egingo duten ekitaldia iragartzeko. Antolatzaileek 400 lagunen konpromisoa behar dutela kalkulatu dute. Pasaiari 87. kilometroa egokitu zaio, Lakuntzan (Nafarroa).

Euskal Herriak erabakitzeko eskubidea duela aldarrikatu du Agustin Migeltorena Gure Esku Dago dinamikako kideak, “Eskoziak eta Kataluniak bezala”, eta hala, ekainaren 8ko giza katean parte hartzera animatu ditu herritarrak. Maiatzaren 10eko ekitaldian “gaur halako bi” biltzea espero dutela gaineratu du.
Metroak 5 euro balio du; izan ere, “halako ekimen bat antolatzearen kostua handia” dela azaldu du Migeltorenak.
Gaur, Bilbon; bihar, DonibanenGure Esku Dagoren dinamikak ez du Antxon bakarrik izango protagonismoa asteburuan. Izan ere, gaur bertan ekitaldi nazionala egingo dute Bilboko Casillan. Bihar (igandea), berriz, Donibanen aurkeztuko dute ekimena, 12:00etan, Santiago plazan. Hori girotzen trikitilariak izango dira. Gaur Antxon egin bezala, Donibanen ere argazki erraldoia ateratzekoak dira.