Fernando Tuñon eta Jabi Arenaza garaile Niessen elkarteko mus txapelketan
Alberto Carretero eta Juan Mari Flañoren aurrean nagusitu dira Fernando Tuñon eta Jabi Arenaza Niessen elkarteak antolatutako Mus Txapelketan. 4-1 geratu zen markagailua.
Hirugarren postuaren kontra borrokatu zuten Igor Zubieta eta Jabi Baquedanok, Juan Cubero eta Felix Piloñak. Azkenean, lehenengoek irabazi zuten, 4-0.
Bosgarren geratu ziren Xabier Peso eta Jesus Alvarez, seigarren Juan Garcia eta Dani Aldai, zazpigarren Quino Arevalo eta Mikel Perkaz eta zortzigarren Jose Luis Basilio eta Jabi Gonzalo.
Guztira, 32 bikotek parte hartu dute txapelketaren laugarren ekitaldi honetan.