Euskal Herria Bidean txostena landuko du Sortuk asteleheneko batzarrean
Astelehenean egingo du Errenteria-Oreretako Sortuk herri batzarra. 19:00etan hasiko da, Xenpelar Etxean. Batzar horretan landuko duten gai nagusia Euskal Herria Bidean txostenaren gaineko hausnarketa eta lanketa egitea izango da. Txosten hori etorkizuna eraikitzeko tresna garrantzitsutzat jo dute deialdiaren antolatzaileek.