
Ikurrinaren aldeko agerraldia egin zuten atzo arratsaldean, Donibanen
Apirilaren 14rako Espainiako bandera Pasaiako udaletxean ezarrita egon behar du, lege horren ezarpena salatu zuten atzo hamarnaka herritarrek udaletxe aurrean, Donibanen. Espainiako banderak “herri hau inoiz ez” duela ordezkatuko nabarmendu zuten, “ez lehen eta ez orain”; Espainiako bandera z”igor mehatxupean” ezarritako ikurri dela iritziz.
Horrez gain, pasaitarren borondatearekiko “errespetu falta” azaltzen duela esan zuten, “askatasunez erabakitzeko eskubidearen ukapena.
Horren aurrean, antolatu dituzten hainbat deialditan parte hartzeko gonbidapena luzatu dei herritarrei. Hala, apirilaren 12an ikurrinaren aldeko ekitaldia izango da Antxoko Gure Zumardian, 13:00etan. Udaletxean aurkeztuko den euskal ikurren aldeko mozioa landuko den plenora azaltzeko deia ere luzatu dute. Horrez gain, etxeetan ikurrinak zabaltzeko gonbitea luzatu dute; ikurrinak hainbat tokitan eskura daitezke: Itziar tabernan (Donibane), Alkartetxean eta Antxeta elkartean (San Pedro), Avenida tabernan (Trintxerpe) eta Urdin liburudendan (Antxo)