Anakako futbol txapelketan izena emateko epea irekita dago
Anakako festen barruko futbol txapelketan izena eman daiteke dagoeneko. Interesa duena Anakako bizilagunen elkartetik pasatu daiteke apirilaren 9a baino lehen, edota 657 71 04 05 telefono zenbakira deitu. Apirilean hasi eta maiatzera arte luzatuko da txapelketa. Zehazki, egun hauetan izango dira partidak: apirilaren 12 eta 26an eta maiatzaren 3, 10, 17 eta 24ean.
Parte hartzeko eskatzen duten baldintza bakarra 16 urtetik gora edukitzea da. Horrez gain, taldeak ezingo dira hamabi kide baino gehiago osatuak egon. Taldeka 120 euro ordaindu beharko dituzte izena emateagatik. Azkenik, NAN fotokopia eta karneteko argazki bat aurkeztu beharko dira.