28. Lesoinu prestatzen ari da Tomas Garbizu musika eskola
Apirilaren 4tik 11era egingo dute Lesoinu aste pedagogiko musikala, eta dagoeneko, horren atzean dagoen Tomas Garbizu musika eskola forma ematen ari da. Aurtengo ekitaldia 28.ena izango da. “80eko hamarkadaren erdialdera abentura bat zirudiena, 28 urteren ondoren, herrian, eskualdean eta Euskadin erreferente” izatera pasatu direla adierazi dute antolatzaileek.
Lesoinu izaera pedagogikoa duen musika zikloa dela jakinarazi dute antolatzaileek, eta “musika bizi dutenei” zuzendua dagoela gaineratu dute, “ikasle, irakasle edota molde orotako musikazaleei”.