Iazko udalekuak
Haurrak udaleku irekietara eraman nahi dutenek astelehenetik apirilaren 11 bitarte dute horretarako aukera. 2002 eta 2010 urte bitartean jaiotako haurrei zuzenduta daude. Aurten ere bi txandetan eskaini dituzte udalekuak: uztailaren 1etik 15era eta uztailaren 16tik 30era. Hilabeterako edo bi hamabostalditako baterako eman daiteke izena.
Hamabostaldiko 35 euroko kuota mantendu dute (48 euro garraio zerbitzuarekin). Familia bereko hiru seme-alabek izena ematen badute %25eko beherapena izango dute.
Abaraxka ludotekan eman behar da izena, astelehenetik ostiralera, 09:00etatik 12:00etara eta 16:00etatik 19:30era.
Izena emateko orria eta bestelako informazioa
atari honetan topa daiteke.
Begiraleen curriculumak
Udaleku irekietan lan egin nahi duten begiraleen curriculumak jasotzen hasi dira. EGA eta begirale titulua izatea baloratuko dute. Interesdunek helbide elektroniko
honetara bidali behar dute curriculuma, apirilaren 11 baino lehen.