Udalak Antxoko beira edukiontziak jasotzeko eskatu dio San Markoseko Mankomunitateari
Pasaiako Udalak jakinarazi duenez, San Markoseko Mankomunitateko arduradunei “gainezka” dauden edukiontziak “lehenbailehen” husteko eta aurrerantzean bilketa garaiz egin dezaten eskatu die. “Pasai Antxoko beira edukiontziak gainezka daudelako, herritarrek azaldu duten kezka eta haserrearekin bat egin du udalak. Udalari erabat ulergarria iruditzen zaio antxotarrek azaldutako kexa”, azaldu du udalak.
Horrez gain, “adierazgarria” iruditzean zaio udalari duela hilabete martxan jarri den hondakin bilketa sistemak ez duela arazo nabarmenik eragin, “eta hain zuzen, San Markoseko Mankomunitateak egin behar duen bilketaren zatia geratu dela egin gabe”.