Laurentx Etxemendiren soinu eta argazki proiektua, Irun Factoryn
Gaur izango da, 20:00etan, Laurentx Etxemendiren proiektu berriaren aurkezpena, Irun Factoryn. Zehazki, soinu eta argazkiak bilduko ditu lan horretan. Gaur joateko aukerarik ez dutenek apirilaren 4ean egin ahal izango dute kontzertua errepikatuko baitute. Proiektuaren barruan, erakusketa bat dago, eta hori gaurtik apirilaren 4ra arte egongo da zabalik.
Filipinak, Taiwan, Txina eta Japonia ezagutu ditu Etxemendik, eta bertan ateratako irudiekin eta entzundako osatu du proiektu berria. “40 minutuko soinu pieza bat joko da etorkizuneko isiltasunean, asiar dibagazioa honetan enfokatua Kontua da jauzi azkar batean, panel linealen fasea gainditzea Egia zen, erabakita zegoen, munduko dantza pistara abiatzen hasi nintzen”, esan du Etxemendik proiektuari buruz.