Irungo aire libreko guneetan wifi-a doan jartzeko bidean
Irungo Udala herriko aire libreko guneetara zabaltzeko bidean da doako wifi zerbitzua. Egun, Ikust-Alaia liburutegian edo Martindozenea ostatuan eskaintzen du zerbitzu hori, toki itxietan bakarrik, eta aire libreko guneetan, berriz, harpidetza bidezko sistema erabiltzen du, ordainpekoa.
Orain, ordea, udalak egindako eskaera onartu dutela adierazi dute, eta horrenbestez, wifi doakoa “laster” ezarriko dutela. Hala ere, zenbait muga ezar ditzaketela esan du, banda zabalera edota zerbitzua ordu batzuetara mugatu.